XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Apalostean zinera joan ziran.

Biharamon goizean Pont Saint Jean deritxan zubitik Garonne ibaia atzean itzi ta Paris'ko bidetik sartu ziran.

Ibili ta ibili, zuhaitz ederrak, zelai ta behi asko ikusi ebezan, baina Euskal Herritik urten ebenetik ez eben aurkitu mendirik txikienik bere.

Dana zan berdea gure herrian letxe, baina dana zan leun leuna.

Hamabietan Chartres'era heldu ziran.

Han gelditu ziran.

Hartu katalejoak eta katedrala ikusten joan ziran.

Enparantza baten aurrean egoan.

Zuhaitz handi batzuen gerizpetatik hurreratu jakozan.

Katedralik gehienak lez gotikoa zan.

Ate nagusian turista asko egozan gia batek esaten ebana entzuten.

Barruan oso ilun egoan.

Leihoak argi argi eta diztiratsu agertzen ziran iluntasunaren kontra.

Mariñok eroaiazan katalejoak.

Begoñari emon eutsozan.

Nolako kristal politak! Joyak dirudite, esan eban Begoñak leiho bati begira egoala.

Ez det inoiz ikusi hauen antzeko bidrierarik.

Esmeraldekin, topazioekin eta rubiekin eginak daudela dirudi, esan eban gero katalejoak Mariñori emoten eutsozala.